Bigarren saio irekia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko ekainaren 5a

Datorren ikasturtean infantil taldea sortzeko, entrenamendu irekiak antolatu ditu Hernaniko Kirol Elkarteko Boleibol atalak, 2005 eta 2006an jaiotako neska-mutilentzat. Bigarren gaur izango da, 17:00etatik 18:00etara kiroldegiko aurreneko kantxan; hurrengoak, hilaren 9, 12 eta 16an. .

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!