Eguraldia lagun ez izan arren Langile Ikastolak bere festa eguna ospatu zuen atzo. Ateri izan zuten hasieran behintzat eta gero Atsegindegin, Kiroldegian eta Laubidetan aterpean egin zituzten ekitaldi nagusiak ikasle, guraso, irakasle eta Punki protagonista izan zirelarik. Bazkaldu ostean ederki pasa zuten denek antolatutako musika, dantza eta jolas desberdinekin.