Final erdietara sailkatzea Gipuzkoako Herriarteko Txa-pelketan zail jarri zaio Hernaniri final laurdenetako joaneko partiduetan 1-2 galdu ondoren Zizurkilen aurka.
Lehia estua espero zen bi herrien artean, batez ere kadete eta jubeniletan, eta bi partidu horiek Zizurkilek eraman zituen. Kadeteetan zizurkildarrak uste baino errazago irabazi zuten 13-22, Salaberria eta Zugastiren aurka, eta puntu erabakiorra jubenilek jokatu zuten. Izugarrizko borroka egon zen Hernaniko Kiroldegiko frontoian eta azkenean garaipenak ihes egin zien Arizmendi lehengusuei, 21-22 partidu ona jokatu arren. Nagusietan faborito argiak ziren Arrieta eta Lizeaga hernaniarrak eta 22-6 irabazi zuten.
Kadete edo jubeniletan
irabazi behar da
Datorren astean jokatuko da bueltakoa Zizurkilen Intxaur pilotalekuan eta joaneko partiduak ikusita argi dago kadeteen eta jubenilen partiduak direla gakoa. Hernanik partidu horietako bat aurrera ateratzen badu final erdietara pasatzeko aukera asko lituzke.