Euriak ez ditu gelditu festarako gogoak

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 4a, 02:00

Festarako gogoak euriaren ondoeza gainditu eta giro ederrean ibili ziren larun­ba­ta guztian zehar Osiñaga eta Etxeberriko auzotarrak. Ez hori bakarrik, herriko bes­te txokoetatik ere hur­bildu zi­ren atzo ospatu zi­ren hain­bat ekitaldi des­ber­di­netara. 
Festaz gozatu nahi due­nak gaur ere badu aukera. Etxe­be­rriko haurren danbo­rrada 11:00etan irtengo da eta ordu berean Meza nagu­sia hildakoen omenez egin­go da. Sagardo dastaketa, koadrilen bazkaria, Bingo herrikoia eta errifaren zoz­keta ere egongo dira.
Osiñagan auzokoak gogo­ra­tuko dira beheko zubian 11:30etan. Ondoren gazteen pelota partiduak, Tolosa ahiz­­pen doinuak, Aitor Men­di­­luze eta Unai Agirre bertsotan, abere desafioa eta Joxe Angel El Navarroren dantzarekin amaituko dira festak datorren urte arte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!