Zapatilak jantzi eta segi mendian gora!

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 4a, 02:00

SAN ANTONIO  festen preludio bihurtu da Ereñotzuko Mendi Lasterketa. Gaurkoan, doze­na­ka herritar bilduko dira zapatillak jantzita median gora eta behera korrika lasterketa. 10:00etan hasiko da herria girotzen korrikalari txikienekin, 5 eta 11 urte bi­tar­teko gaztetxoekin, hain zuzen.
Zazpigarren edizio honetan ere, azken urteotako martxa­rekin jarraituko dute; Aiako Harria zeharkatuko du­te, Urdaburun barrena ibiliko dira. Bertatik egingo dituzte lasterketaren 12 kilometroak, Ereñotzun hasi eta bukatuko direnak. 832 me­tro­ko desnibel metatua du lasterketak, eta antolatzaileen esa­netan, jai­tsiera teknikoak izanagatik ere, edonork  egiteko moduko lasterketa da.

Izenematea, egunean  bertan ere bai
KirolProbak webgunearen bi­­tartez izan da aurretik ize­na emateko aukera, baina bi­­har bertan ere, jarriko dute horretarako postua pla­­zan 09:30etatik aurrera. Mo­mentuan dorsala eskuratu nahi dutenek 10 euro or­daindu beharko dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!