Astelehenean, asteazkenean eta ostiralean ate irekiak egingo ditu CD Hernaniko Futbol Eskolak, 17:00etatik 18:30etara, 2006an jaiotako umeak futbolera animatzeko. Bestalde, denboraldia agurtzeko, Labaien Txapelketa jokatu zuten lehengo asteburuan jubenilek. Hernanik paper bikaina egin zuen, baina Racingen eta Real Unionen kontra galduta, laugarren geratu zen. Hirugarrena, Real Union izan zen; bigarrena, Racing, eta txapelduna, Reala.