Gipuzkoako Okindegien Elkarteak martxan jarri duen Primerako Ogia kanpaina gaur amaituko da. Establezimendu hauetan erosten duten bezeroek, sari hauen zozketan sartuko dira: Nekaturreko landetxe batean bi egonaldi, astebetez ogia debalde eta kanpainari lotutako diseinu esklusiboa duten 1.025 katiluetako bat.
Hernaniko hainbat okindegik hartu dute parte. Establezimendu txikietako ezaugarri nagusietako bat, produktuaren kalitatea, azpimarratzea da kanpaina honen helburua. Ekimen honekin, «kalitatezko ogiaren kontsumoa eta bertan egindako ekoizpena bultzatzen da, eta Gipuzkoako enplegua mantentzen laguntzen da».