Argazkilaritza tailerra, ekainaren 12an

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 3a, 02:00

Argazkilaritza eskola antolatu dute ekainaren 12an, astelehenarekin, Udaleko Euskara sailak eta AEK euskaltegiak. AEKren lokalean izango da, Nabarra Oñatz kalean, eta bi saio eskainiko ditu Iurre Salabe­rriak: goizeko 09:30etan eta arratsaldeko 18:30etan. Doan izango da. Oinarrizko ikastaroa da, teoria eta praktika uztartuko dituena, eta telefono mugikorra ere erabiliko da bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!