Astigarragak «tren geltokia izango du laster, EAJk estatu mailan lortu duen akordioari esker», adierazi du EAJk, eta nabarmendu du, udal gobernua dagoeneko hasi dela lanean, «herriko bizilagun guztientzat funtsezkoa izango den azpiegitura berria lantzen».
Eta azaldu du, bere helburuetako bat dela, tren geltokiak oinezkoentzako pasabidea izatea, herrigunera iristeko: «harremanetan jarri gara erakundeekin, tren geltokia Urumea berri auzoarekin lotu ahal izateko. Geltokia eta herriaren arteko lotura izango da, Urumea ibaia zeharkatuko duen oinezkoentzako pasabide bat».
Eta nabarmendu dute, gainera, pasabide horrek «bidegorri sarea ere» izango duela: «horrela, bai oinezkoak eta bai bizikletan dabiltzanak, iritsi ahal izango dira geltokira».
«Harremanetan jarri gara erakundeekin, tren geltokia eta Urumea Berri auzoa lotu ahal izateko».
«AHTrekin lotura izatea estrategikoa da herriarentzat, eta horretarako, pasabidea ezinbestekoa da»
Gogorarazi dute, gainera, tren geltokiak lotura izango duela Abiadura Haundiko Trenarekin, eta aukera hori estrategikoa dela: «zentzu horretan, pasabidea herrigunera lotzea ezinbestekoa da; hori da udal gobernuaren hurrengo helburua».