Ikasturteari bukaera emateko, plan polita antolatu zuen Gurasoguneak, aurreko larunbatean. Guraso, haur eta begiraleak elkartuta, ibilbidea egin zuten, Astigarragako historian murgilduz; baina barre algararik ez zen faltatu, eta giro ederrean aritu ziren. Bi hamaiketako ere egin zituzten, sagardoarekin lagunduta! Azaldu dute, horren indarrak eman dizkiela datorren ikasturteari begira, eta eskerrak eman dizkiete, larunbateko irteeran eta ikasturtean zehar parte hartu duten familia guztiei.