Datorren asteburuan, musika izango da protagonista, Astigarragan. Ostiralean hasi eta larunbatean bukatu, Musika Egunaren 17garren edizioa ospatuko du Norberto Almandoz musika eskolak. Guztira, 20 taldek baino gehiagok eskainiko dute emanaldia.
Trikitilarien kalejirarekin hasiko da festa, ostiral arratsaldean, eta iluntzean eta gauean, 11 taldek joko dute, Ikatza tabernan; bost taldek 19:00etan, eta beste seik 23:30etan.
Larunbatean, berriz, goizetik eguerdira izango da festa. Txistularien dianarekin hasiko da musika giroa, eta segidan, tailerretako eta biolin taldeko entzunaldia izango da Andre Mari elizan. Gero, bertatik kalejiran abiatuko dira, AHIT taldearen erritmoari jarraituz, frontoiraino; bertan izango baita saio nagusia, Musika Egunari bukaera emango diona.
Ikasturte bukaerako entzunaldiak, ekainean
Ekainean izango dira, baita ere, ikasturte bukaerako musika entzunaldiak. Datorren asteazkenean, hilaren 7an, izango da aurrenekoa: piano saioa, Musikari Gazteen sariaren partehartzearekin, 19:30etan musika eskolan.
XVII. MUSIKA EGUNA
EKAINAK 9, ostirala
18:00, Trikitilarien kalejira.
19:00, Ikatza tabernan: 7 t’erdik, Kazkabarra, Tolare, Betak eta Ttakun.
23:30, Ikatza tabernan: Gabiltzanian, Kitarra taldea, Dobat, Txopedhauers, CD Montre eta Eira.
EKAINAK 10, larunbata
10:30, Txistularien diana.
11:00, Tailerreko eta biolin taldeko entzunaldia, Elizan: Tailerra 0-3, Biolin taldea eta Tailerrak 1, 2, 3.
12:15, AHIT taldearekin kalejira, elizatik frontoira.
12:30, Frontoian: Txistu, Pandero txiki eta Pander-ero, Ken 8, Ilargia, B&W, AHIT eta Iratzar abesbatza.