Plaza dantzekin zita, bihar eguerdian

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 3a, 02:00

Plaza dantzeki zita jarri du bihar, Astigarragan, Astigar dantza taldeak. Joseba Barandiaran plazan izango da, eguerdiko 12:30etan hasita, eta haur, gazte zein helduei luzatu diete deia, dantza gustuko baldin badute, bertaratzeko. Mota guztietako dantza tradizionalak dantzatuko dituzte, zuzeneko musikarekin lagunduta: muxikoak, jauziak, branlea, txulalai, fandangoa, arin-arina...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!