Aniztasun Astea antolatzeko bilera, etzi udaletxean

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 3a, 02:00

Urriaren 2tik 7ra ospatuko da aurten, Aniztasun Astea; eta dagoeneko lanean hasiko dira, aste osorako egitaraua prestatzeko. Etzi egingo dute aurreneko bilera, astelehenean, antolatzen hasteko.
Udaletxeko pleno aretoan izango da, eguerdiko 13:30etan hasita, eta bilera partehartzailea eta herritarrei irekia izango dela aurreratu dute. Beraz, antolaketan parte hartu nahi duten guztiei luzatu diete gonbitea, azaltzeko.
Jakinarazi dute, gainera, dagoeneko emailez egin zaiela bertaratzeko deia, herriko kultur eta kirol elkarte guztiei, eta baita aurreko urteotan Aniztasun Astean parte hartu izan duten herritarrei ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!