Izena:
Iñaki Errazkin ArtolaJaio:
1971-05-27Herria:
HernaniBizitokia:
DonostiaLanbidea:
Harakina
Zein da elikagaia eta kutixiaren arteko desberdintasun nagusia?
Kutixia askoz elaboratuagoa da, ikusten ez den prestaketa handia du.
Aurrez-prestatuta al gaude bikotean elkarbizitzeko?
Ez. Gurasoen etxean zainduak izatera ohituta gaude eta biko-tearekin joatean, konfort ingurutik ateratzea kosta egiten dela esango nuke.
Maitasun kontuetan, haragi guztia parrillan ala pixkanaka?
Pixkanaka.
Gizarte honek zer behar du lontxa fin finetan dastatzen joatea?
Errespetua eta tolerantzia.
Zer moztuko zenuke labanarekin?
Hipokresia.
Izterra ala petxuga?
Izterra.
Gustuko momenturen bat zure lanean?
Jendearekin nagoenean.
PLAZERREN PUTZUA
Zer egiten duzu plazer hutsagatik?
Bidaiatu.
Postre goxo bat?
Arroz esnea.
Edabe inspiragarri bat?
Ardo beltza.
Oilo ipurdia jartzen dizun abesti bat?
Mikel Laboaren 'Gure bazterrak'.
Plan bete-bete bat?
Motorrean bidaiatzea.
Aroma bat...
Larrosarena.
Bazter erotiko bat...
Mendian, ibiltzen aritu ondoren...
Kamaran izoztuta geratu zaizun desio bat?
Osasun kontuei buruz gehiago ikastea.
Arnasteko pelikula bat...
"Los puentes de Madison".
SEX-ESALDIA BUKATU...
Desioaren etsaia da...
Lan gehiegi egitea.
Ez naiz modeloa, ez naiz aktorea...
Gizakia naiz.
Zerotik hasteko...
Berriro jaio ezin denez gauzak desberdin egin ahal izateko...
Tatxan! eta orduan...
Zahartzaroa!
SASIGALDERA
Ohiko bixitari batek seme-alaben jaiotzaren
ostean, esperientzia erotikoak indarberritu nahi dituela esatean, zer aholkatuko zenioke?
Plax! Zerbitzura hurbiltzeko, informatzeko.