Festa haundia antolatu du beste urte batez, Astigarragako Herri Eskolak, ikasturteari bukaera emateko. Egun osorako egitarau zabala prestatu dute, Foru Plazan eta Txomiñenea frontoian.
Aurpegiak margotuta hasiko dute eguna, txokoa jarriko baitute horretarako. Eta Haur Hezkuntzako ikasleentzat, artisten txokoa ere izango da. Goiz osoan zehar, gainera, ikusgai egongo da argazkilaritza eta sormen tailerretako erakusketa.
Diskofesta, barrene herrikoia eta apar festa egingo dituzte arratsaldean, festa borobiltzeko.
Emanaldiak eta krosa, gero
Ondoren, judo eraustaldia eskainiko dute ikasleek, eta dantza emanaldia ere bai. Eta eguerdiko 12:00etan, krosak hasiko dira. Familia krosa egingo dute aurrena, Haur Hezkuntzako eta LH1eko ikasleek, bakoitza heldu batekin. Eta segidan, Lehen Hezkuntzako 2, 3, 4, 5 eta 6garren mailakoen krosak izango dira.
Bazkaria elkarrekin, eta festak segida arratsaldean
Bazkaria ere egingo dute bertan, eta arratsaldean izango du segida festak: haur eta gurasoek, emanaldiak eskainiko dituzte bazkalondoren; gero, diskofesta izango dute, eta barrene herrikoia ere egingo dute. Eta bukatzeko, apar festa izango da, arratsaldeko 18:00etan.
Jakinarazi dute, bestalde, taberna jarriko dutela bertan, egun osoan zehar, Arantzazuko Ama BHIko ikasleek.
IKASTURTE BUKAERAKO FESTA
GAUR, Foru Plazan eta frontoian
Goizean zehar, Argazkilaritza eta sormen tailerretako erakusketa.
10:00, Aurpegia margotzeko txokoa, Haur Hezkuntzako ikasleentzako artisten txokoa, eta judo erakustaldia.
11:00, Ikasleen dantza emanaldia.
12:00, HH-LH1 ikasleentzako familia krosa (haur bakoitza heldu batekin), eta jarraian, LH2, 3, 4, 5 eta 6garren mailakoen krosa.
14:00, Bazkaria. Txartelak salgai ikastolan, Ikatzan eta Pastain dendan.
16:00, Haur eta gurasoen emanaldiak, diskofesta eta barrene herrikoia.
18:00, Apar festa.