Urtero bezala, herrian tradizioa denez, maiatzeko hirugarren larunbata aukeratu zuten Goizuetako kinto gehienek urteko bazkariak egiteko, baina horren aurretik, denak elkartu eta argazki erraldoia atera zuten. Eta ez hori bakarrik! Umore onez eta giro atseginean zeudela aprobetxatuz, duela hilabete batzuk modan jarri zen mannequin challenge famatuaren goizuetar bertsioa egin zuten denek batera. Facebookeko Goizutako Fiestak orrialdean ikusi daiteke izoztuta geratzeko goizuetarren abilezia.