Pilotari gazteenek zita, pilotalekuan

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 3a, 02:00

Astebururo bezala, honetan ere esku pilota partiduek toki nabarmena izanen dute goizuetarren agendan.
Bi partidu izanen dituzte gaur herriko pilotariek, eta gainera, herrian bertan izanen dituzte zita horiek.
Goizeko 10:30etatik aurrera, pilotalekuan jokatuko dute aurreneko mailako benjaminek. Aurrena, Umore Ona B taldeko E. Iturain eta X. Ape­zetxea, Donostiako Gracia eta Vicen­teren kontra; eta ondoren, Umore Ona A taldeko Salaberriatarrak aurrez aurre izanen dituzte Oberena A taldeko Crespo eta Ozkoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!