Fuenlabradako topaketan, Harituz eta lazo erraldoia

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 3a, 02:00

Madrilen izan berri dira Hari­tuz elkarteko kideak, Fuenla­bradan. Topaketa antolatu zu­ten maiatzaren 20an, Alqui­mia Feminista elkarteak antolatuta, Fuenlabradako Berdinta­sun Sailaren laguntzarekin.
Indarkeria Sexistaren Kon­trako Matazak proiektua eraman zuten bertara, eta baita lazo erraldoia erakutsi ere, he­rriko eraikin publikoetan.
Are gehiago, maiatzaren 15etik hilaren bukaerara arte, zintzilik egon da eraikinen fa­txadetan: Fuenlabradako udaletxea, Emakumearen Etxea, 8 de marzo Berdintasun Zentroa eta La Plaza gazte espazioa.
Dagoeneko, 3.400 metroko luzera dauka lazo erraldoiak.

Beste zazpi herritako elkarteak, topaketan
Harituz elkartearekin batera, topaketan parte hartu zuten beste zazpi herritako elkarteek: Fuenlabrada, Coslada eta Val­de­moro (Madril), Agullent eta Biar (Valentzia), Huarte (Nafa­rroa) eta Toledo (Castilla-La Mancha). Harituzekin batera, konpartitu zituzten beraien esperientziak eta hausnarketak, indarkeria matxistaren inguruan. Fuenlabradako berdintasun zinegotziak, Silvia Buabentek, aldarrikatu zuen «gizarte guztiaren laguntza» behar dela «borroka iraunkor honetan».

Hurrengo topaketa, Huarten
Harituzek eta Matazak proiektuak, Huarten izango dute hu­rrengo topaketa, urrian, «sa­re­ak ehuntzen eta gizartea konprometitzen jarraitzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!