Langilek bere ikastola eguna antolatu du gaurko

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 3a, 02:00

LANGILE ikastolako ikasle, guraso eta irakasleak ikas­turtea agurtzeko elkar­tuko dira gaur. Egun osoko festa antolatu dute eta hasiera 10:30etan izango da Tilo­setan Laubidetako 4garren mailako ikasleen emanal­diarekin. Jarraian, Punkik ibilaldiari hasiera emango diote. 12:00etan Laubidetan hamaiketakoa egongo da (sa­­gar­doa eta ura doan ba­na­tuko dira). Haur irakasle eta gurasoentzako jokuak anto­la­tuko dira, baita ere. 
14:00etan Atsegindegin baz­­­­­karia antolatu dute, eta 15:30etan Play Back emanal­dia guraso eta irakasleen eskutik. 16:00etatik aurrera Mo­des­toren musikarekin jo­ku, tailer eta gaztelu puz­ga­rriak jarriko dira Atse­gin­degin eta kirol­de­gian. 19:00­etan emango zaio ama­iera. 
Urumea ikastolak, aldiz, aurreko astean antolatu zuen ur­tero antolatzen duen jaial­dia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!