Bi zirkuitu aukeran, Artikutza parke naturaletik barrena

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 3a, 02:00

Udarako giroa hasi da, eta horrekin batera, bizikleta za­leak pixkanaka pedalei ema­ten dabiltza leku batetik bestera. Eta bihar, Iskibi kanpina izanen dute topaleku, Iskibi BTT zeharkaldiaren zortzigarren edizioan.

Bi zirkuitu, aukeran
Goizeko 09:00etatik aurrera, bi zirkuitu osatzeko aukera izanen dute txirrindulariek, Iskibi kanpinetik abiatuta. Luzeenak 43 kilometro izanen ditu, 1360 metroko des­ni­belarekin; eta motzak, al­diz, 30 kilometro eta 1.050 me­troko desnibela.
Biek izanen dute zati bat Artikutzako parke naturaletik barrenetik igaroko dena, 12 kilometrokoa, hain zuzen.

Izenematea, aurretik
Parte hartu nahi dutenek, dagoeneko eman dezakete ize­na www.kirolprobak.com web orriaren bidez; 12 euro ordaindu beharko dituzte federatuek, eta 14 euro, beste guztiek.
Bihar bertan ere, izanen da aukera apuntatzeko, goizeko 08:00etatik aurrera, eta 16 eta 18 euroren truke, hu–rre­nez hurren.
Nahiz eta Internet bidez apuntatu, denek pasa beharko dute inskripzio-mahaietik, bukaerako opari zozketan parte hartu ahal izateko.

Bazkaria, opariak...
Zirkuitoan zehar, bi abituallamiento izanen dira, eta bukaeran, luntxa, opari zozketa, dutxak eta bizikletak gar­bitzeko aukera. Larunbat gaua bertan pasatzeko aukera ere izanen da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!