GIPUZKOAKO Foru Aldundiaren Sagardo Lehiaketaren 15. edizioaren finala, gaur izango da 12:00tan, Donostiako Gastronomiako Euskal Anaiartean. Aurten, Gipuzkoako 18 udalerritako 29 sagardotegik eman dute izena, inoizko parte-hartzerik haundiena. Sei iritsi dira finalera eta horien artean Hernaniko Altzueta eta Astigarragako Etxeberria eta Gartziategi daude. Beste hirurak Sarasola, Gaztañaga eta Aburuza dira.
Altzuetak lau urtez jarraian 2garren saria jaso ostean, txapela jantziko duten esperantzarekin doaz, Gipuzkoako upategi onena hautatuko duen final honetara. Hala ere albiste da, sortu berri den Jatorrizko Izendapeneko Euskal Sagardoarekin aurkeztu dela. Gaur arte antolatu diren 15 txapelketetako 10 finaletan izan da, eta ibilbide horretan, sei aldiz lortu du bigarren saria eta behin hirugarrena.