Jaialdi berezia, Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 3a, 02:00

Oriamendi 2010 erremonte enpresak jaialdi berezia an­tolatu du gaurko Gala­rre­tan. Lehen partidua 16:00etan ha­siko da, baina zaleen begiak bigarrenean egongo dira, ber­tan Urriza txapeldunak atze­lari bezala jokatuko baitu, bigarren aldiz bere ibilbide luzean. Ezkurra du lagun eta Uterga-Ba­rre­netxearen aurka jokatuko dute. Atzelari hernaniarrak aurkari gogorra edu­kiko du. Gogoratu oraindik ere lau sarrera bikoitz eskura dai­tezkeela Dobera-Kroni­kara de­ituta. 500 euroko porra ere jo­koan egongo da eta ira­baz­teko bi eta 3garren ema­itzak asmatu edo gehien hurbildu behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!