Atletismoa gazteei gerturatzeko asmoa dauka CD Hernaniko atletismo sailak, eta horretarako, kirolaren nondik norakoak erakusteko saioak antolatu dituzte. Hortaz, gaur eta bihar, ate irekien saioak egingo dituzte atletismoko pistan, 9 eta 13 urte bitarteko gaztetxoentzat.
Bi egun eta ordu, aukeran
Bi saio egingo dituzte beraz, nahi duenak, nahi duenean, agertzeko: gaurkoa, arratsaldeko 18:00etan izango da; biharkoa, aldiz, goizez izango da, 11:00etan hasita.
Hiru domina Junior eta Jubenilen Euskadiko Txapelketetan
Pasa den asteburuan, Durangon, emaitza onak lortu zituzten Hernaniko atletek Euskadiko Jubenil eta Junior Txapelketetan. Aitor Urkiak urrea eskuratu zuen mailu jaurtiketan, Manex Iradik zilarra 400 metrotan eta Irati Olaetxeak brontzea mailu jaurtiketan.
Bestetik Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan, Gasteizen, Naia Gomez eta Jon Alonso 4garren sailkatu ziren jabalinan eta Nora López 5garren alturan. Gipuzkoako taldearekin aritu ziren.