Hernani-Zizurkil gaur, finalaurdenetan

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 2a, 02:00

Herriarteko  Txapelketako finalaurdenak martxan jarri­ko dira gaur, 21:00etan, Herna­niko kiroldegian, joaneko par­tiduekin. Donostia 6-0 garaitu eta gero, Zizurkil izango dute aurkari oraingoan. Hernaniko pilotariak fabo­rito gisa ate­rako dira Zizur­kilen aurka. Ka­de­teetan Xa­bier Salaberriak eta Ohian Zu­gastik, Lasa-Etxe­berriaren aur­­ka egingo dute eta partidua berdinduta dago. Zizurkilek aurrelari arrisku­tsua du, baina Hernanik be­re maila emanez gero, kanpo­raketako lehen puntua lortu beharko luke.
Jubeniletan Garikoitz Ariz­men­dik eta Endika Arizmen­dik, Alberdi eta Arrateren aurka egingo dute. Jaialdiko partidurik zailena da. Zizur­kilek du mailako aurrelaririk onenetakoa, eta laguna ere ona da, baina Arizmendi lehengusuak ondo jokatzen ari dira eta gauza dira puntua eskuratzeko. 
Nagusietan Ioritz Arrietak eta Markel Lizeagak, Labaka-Arregiren aurka egingo dute. Hernaniarrak faborito dira. Zizurkilgo aurrelaria oso ona da, baina lagunak ez du bere maila. Kanporaketa aurrera ateratzeko oso garrantzizkoa izango da tanto kopurua.

Euskal Herriko Txapelketa, Trinketean 
Asteburu honetan bi bikote hernaniarrek semifinalak jokatuko dituzte Euskal Herriko Trinkete Txapelketan.
Gaur, 16:00etan, Gasteizko Astronomoak trinketean Ioritz Berasarte eta Ander Lazkano jubenilek Txukun Lakuaren bikotearen aurka jokatuko dute. Hernaniarrak dira fabo­rito. Igandean, 11:00etan, Iru­ran Eneko Garmendia eta Jon Perurenak Gaztelekuren aurka jokatuko dute. Andoaingo bikotea da faborito. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!