Urteko aurreneko jaiak dira Etxeberriko Mendekosteak Hernanin; eta horregatik dira hain jai bereziak. Mendekoste jaiek iragartzen dute festak hemen direla, San Joanetarako geroz eta gutxiago geratzen dela, uda badatorrela... Gainera aurten atzeratuak datoz Aste Santua ere beranduago izan baitzen. Gogorik ez da falta, beraz.
Gaur hasiko dira jaiak, arratsaldeko 18:00etan Lagun Artea elkartearen omenez botako den txupinazoarekin, pelotalekuan. Segidan, buruhaundiak aterako dira, eta helduen danborradak borobilduko du hasiera, gaueko 23:00etan.