Ekainaren 10ean erabakitzeko eskubidearen alde, Bilbon egingo den Itun Sozialaren aurkezpena babesteko argazki mosaikoa atera zuen pasa den astean Zinkoenean Gure Esku Dagok. «Itun sendo bat izango da» adierazi dute antolatzaileek. Bilbora joateko autobus txartelak saltzen ari dira, eta baita konpromiso-txartelak ere, Bilboko Euskadi Enparantzatik Plaza Eliptikora bidean irudikatuko den galdera ikur erraldoia osatzeko. Hauek guztiak saltzen segiko dute ekainaren 9ra arte.