Aralarko San Migelgo irudia Nafarroako 300 herrietan barrena dabil hara eta hona, eta pasa den igandean Arano eta Goizuetan ibili zen. Urtero bezala, bi herrietan meza egin zuten, eta ondoren, lau haizetara, lurrak bedeinkatzeko erritua egin zuten. San Migelen kofradiak milaka kide zituen garaiko usadioa da hau; Aralarrera igo ezin zuten gaixoei irudia gerturatzeko egiten zen. Bi herrietan meza egin zen. Berpizkundeko Igandean izan zuen lehen irteera Aralartik, eta bere bidea daramaki.