Kale Nagusian kokatuta dagoen Iruretagoiena dendak bere ateak itxi ditu. Ana Munduate Iruretagoienak eskerrak eman nahi dizkie bezeroei urte hauetan eman duten erantzunagatik. «Urte asko eta gero iritsi da ixteko garaia. Nire izenean eta nire gurasoen izenean eskerrik asko izan duzuen konfidantza eta fideltasunagatik».