Agipan Gipuzkoako Okindegien Elkarteak martxan jarri duen kanpainan parte hartu eta hainbat sari irabazteko, igandera arte dago aukera. Primerako Ogia izena du kanpainak eta Hernaniko hainbatek hartu du parte.
Hainbat sari, zozketan
«Establezimendu txikietako ezaugarri nagusietako bat azpimarratzea: produktuaren kalitatea» da kanpaina honen helburua. Ekimen honekin, «kalitatezko ogiaren kontsumoa eta bertan egindako ekoizpena bultzatzen da, eta Gipuzkoako enplegua mantentzen laguntzen da», Agipanen esanetan.
Igandera arte establezimendu hauetan erosten duten bezeroek, aukera dute hainbat sariren zozketan sartzeko: Nekaturreko landetxe batean bi egonaldi, astebetez ogia debalde eta kanpainari lotutako diseinu esklusiboa duten 1.025 katiluetako bat.