Hernaniko Gaztelekua

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 3a, 02:00

Zein da Hernaniko Gaztelekuaren ibilbidea?
Hernaniko Gaztelekua proi­ektu pilotu bezala 2000. urte­an jarri zen martxan. 2002. urtetik gaur egun arte, Urburu Aisialdia izan da Gaztelekua kudea­tzeaz arduratu dena, eta aisialdi he­zi­­­­tza­­­ile bat susta­tzea du helburu. Elkar ku­dea­tu­tako zentro bat da, non, proiektua indartzea eta egon­kortzea lortu den. Aisialdi proiektu bat izateaz gain, proiektu he­zitzaile bat izatea eta gazte­engana iristea da asmoa. Helburu hezitzaileak egokiak izateko, Udala Gaz­tematika sa­rean sartzeko lehen urratsak eman ditu, ildo be­retik lanean jarraituz.

Eta orduan zein da Gaztelekuan egiten duzuen lana?
Gaztelekua Hernaniko Udalak eta zehazki Gazteria arloak es­ka­intzen duen doako zer­bitzua da. Zer­­bi­tzu hau 12-17 urte bitarteko gazteei zuzen­dua dago. Gaztelekuan gazte­en beharrak identifikatu eta entzun, gure esperientzia par­tekatu eta gazteei prota­gonis­moa ematen diegu. Gaz­te­le­kua aisialdi zerbitzu bat da besteak beste. Horre­tarako Gaztelekua bezala ezagu­tzen den lokalaz gain, kalea ere, ekintzak burutzeko erabiltzen da. Arreta zuze­nean, gazteei gure hezitzaile lanaren ikus­puntua azaltzen saiatzen gara, beti ere konfi­antza eta gertutasun puntu bat eska­i­niz. Izan ere, ez gara gazte hauen ez irakasle eta ez guraso eta guregan konfiantza osoa edukitzeko aukera ema­ten diegu.

Zergatik animatu zineten “Tratu Onen Mapa” prozesuan parte hartzera?
Arremanitz Kooperatibarekin landu dugun gaia izan da, eta gure egunerokoan, hezitz­a­i­leak pertsonalki, lan talde bezala eta hezitzaileak eta gazteon artean zaindu behar den ezinbesteko gaia dela iru­ditzen zaigulako. Gaur egun­go gizartean norberak bere bu­ruan baka­rrik pentsatu eta lehiakortasuna bultzatzen de­la ematen du baina zaintzen gaia ez dugu ahaztu behar. Denok daukagulako zainduak izateko eta zaintzeko beharra. Interdependienteak garela iza­­ki sozialak garen heinean.

Zuen ustez, eta Tratu Onei dagokionez, zer indartu behar da Hernani mailan?
Zaintza lanei balioa ematea iruditzen zaigu garrantzi­tsuena. Denak baitauzkagu mota ezberdinetako beharrak, eta gaur egun gazteenak ase­tzeari berezko garrantzia eman nahi diogu ideia honen transmisioa egiteko. Hauek izango baitira etorkizuneko heldua.

Eta herrian daukaguna baloratze aldera, zeintzuk dira egun gazteen artean dauden praktika onak?
Hernanik herri handi baten ezaugarriak baditu ere herri txiki baten izaera dauka. Bere alderdi on eta txarrekin. Ba­tzu­etan denok ezagutzen ga­rela ematen badu ere, askotan koadrilaka ibiltzen gara eta batzuetan adin tarteka bere­iz­ten gara. Horregatik txalo­tzekoa da, azken urtetan Gazte Olinpiadek jokatu duten pape­ra herriko gazteen arteko
harremanak estutzeko.

Zer nolako aisialdi eredua irudikatzen duzue denontzako ona izango den Tratu Onen herri amestu hortan?
Parte hartzailea, parekidea, inklusiboa eta euskalduna. Pertsona guztiak desberdinak
garela ulertzen duena eta aniztasuna balioan jartzen duena. Zaintza lanak erdi­gunean izango dituena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!