Bihotz biriketako larrialdietarako ikastaroa egin zuten aurreko urtean ereñotzuarrek, Auzo Udalak desfibriladorea jarri zuela eta. Eta astelehen eta asteartean, errepasoa egiteko deialdia egin zuten. Bi egunetan zehar, aurretik ikasitakoa berrikusi zuen bizilagun talde batek, Donostiako erizaintza eskolako erizain talde baten eskutik.