Joka dezagun plazan! ekimena bihar Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 1a, 02:00

Garazi Etxa­rri, Berdintasun zinegotziak eta Esti Aldeitu­rriaga, Jar­du­e­ra Fisi­koa eta Kirol zine­go­tzi­ak atzo aurkez­tu zuten Joka dezagun plazan! ekimena. «Helburua da ikusa­raztea emakumeek zein traba izaten dituzten kirola egiteko. Orain arte, espazio priba­tuan egin du kirola emaku­meak, eta orain ari da esparru pu­bli­koa har­tzen. Pasa den urtean egin zen dokumenta­laren jarraipena dela esan liteke» azpimarratu zu­en Garazi Etxarrik. 

Aldarrikapena, kirola eta festa  uztartu eta emakumea protagonista izango duen eki­taldia da. «Helburua berdin­tasuna lortzea da eta emaku­me­aren presentzia areagotzea kirolean»
Horretarako kirol ekimen desberdinak antolatu dituzte, biharko, Tilosetan, ezaguta­razi zuen Esti Aldeiturriagak.  «Tilosetan antolatu da eta eguraldi txarra egiten badu kiroldegira pasako litzateke jaialdia». Hernaniko palistek lagunduko dute ekitaldian eta hasteko 17:30etan herriko neskatoek parte hartuko dute barrene herrikoian.
18:00etan pala partidua jokatuko dute Hernaniko palistek: Amaia Alkorta eta Koro Loiarte bikotea, Arantxa Gorostegi eta Aitziber Otegik osatutako bikotearen aurka arituko da.

Bertso-pelota jaialdian, Iratxe Ibarra eta Andoni Egaña
Ondoren, bertso-pilota jaialdia antolatu da. Bertan, bertso saioa eta esku pelota partidua txandakatzen joango dira. Tal­de urdinean Patri Espinar eta Iñaki Esnal esku pelotariak egongo dira eta beraien bo­ti­le­roa Iratxe Ibarra ber­tso­laria izango da. Talde gorria Eneritz Arrieta eta Mikel Olazabal bikoteak osatzen du eta be­raien botileroa Andoni Egaña izango da. Antolatzaileek he­rritarrak animatu zituzten parte-hartzera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!