J.M.G langileak bihar du ERDAU Aceros Especiales de Europa SL eta COFIVACASA enpresaren aurka epaiketa. 52.642,82 euroko kalteordaina eskatzen du asbestosi gaitza duelako eta amiantoak kaltetu duela argudiatzen du.
Horrexegatik ASVIAMIEK, Euskadiko amiantoaren biktimen elkarteak, konzentrazioa deitu du epaitegiaren aurrean 10:20etatik 10:50etara, epaiketa hasi arte. J.M.G. Orbegozon aritu zen lanean 1966ko uztailetik 1974ko martxoa bitarte mantenu lanetan.
Langileari asbestosi pleurala diagnostikatu zioten eta erabateko ezintasuna dauka joan den urteko urritik. Orbegozoko amiantoak kaltetu duela argudiatzen du eta orain epaileak erabaki beharko du auzia.
ASVIAMIEk bidali duen prentsa oharrean dio «J.M.G.k garabien frenoak, eta laminazio eta fundizio makinak konpondu behar zituen. Lan honek amiantoarekiko exposizio haundia suposatzen zuen, garai horietan balazta-pastillak amiantoa zutelako. Fundizio labeetako kableen mantenua egiten zen eta hauek ere amiantoz berestalita zeuden.
2014an Osalanen txosten batean bildu eta ondorioztatzen da amiantoarekiko esposizioa zegoela enpresan. Hau gertatu zen enpresak segurtasun neurririk hartu ez zuelako».