Bilboko rallye ekologikoan ­ Auto Sueciaren kotxeak garaile

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 31a, 02:00

Aurten ere,  Hernaniko Vol­vo Auto Suecia Kontze­si­onarioa eta Errenteriako Don Bosco Institutu Publikoa el­kar­tu ziren, RAC Vasco Na­varrok antolatzen duen Rallye Ekologikoan parte har zezaten eta sortu zuten taldeak irabazi du txapelketa aurten. 
ECO Rallye Vasco Nava­rroren bederatzigarren edi­zioan hartu zuten parte Bilbon eta Hernaniko eta Erren­teriakoek hiru auto prestatu zituzten rallye horretan parte hartzeko. Konkretuki, hiru Volvo V40 D2-ekin hartu zuten parte. ECO Rallye Vasco Navarro Ordezko-Energiaren Munduko Txapelketako proba bat da, eta abiadura ez da garrantzitsuena; erregulartasuna eta gidatze ekologikoa du helburu.
Volvo Auto Sueciak eta Don Bosco Institutuak sortu zuten taldeak rallyea irabazi zuen energia fosilen kategorian, bai erregulartasun modalitatean, bai kontsumo modalitatean. Hori gutxi balitz, Hernanikoek sailkapen zerrendan bigarren eta hirugarren postuak ere lortu zituzten, bi modalitate haietan. «Iaz esan genuen bezala, gure erronka irabaztea izan da. Auto egokienak, esperien­tzia eta ilusioa geneukan hori lortzeko eta hori da egin duguna. Hala ere, primerako lehiakideak izan dira eta horregatik ez da hain erraza izan irabaztea», aipatu dute Hernaniko eta Erren­teriakoek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!