Festen usaina, Floridan eta Osiñagan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 31a, 02:00

Indartsu dator aurten ekaina. Berez ekitaldi ugari dituen hilabetea izan ohi da San Joa­nen bueltan eta aurten oraindik ere festa gehiago daude. Osi­ñagako festekin hasten da jai gi­roa eta aurten Mendekosteak a­tze­ratuago datozenez Florida au­zokoekin batera antolatu dira. 

Nagusien danborrada hasteko
Floridan ostiralean eman­go zaie hasiera pro­grama zabal batekin. Etxeberrin sona haun­dia izan dute beti dan­borradek. Festak 18:00etan hasiko dira pilotalekuan txupinazoarekin eta nagusien danborrada iluntzeko 23:00­etan irtengo da. Larunbatean 10:30etan ekingo diote haur jolasekin eta denetarik egongo da egun guztian zehar. Jolasak, mus txapelketa, baz­kari herrikoia, Globota eta disko festa daude besteak beste. Igandean haurren danborrada 11:00etan hasiko da. Meza, bingoa, koadrilen bazkaria, errifaren zozketa, sagardo dastaketa eta azken traka ez dira faltako.

Osiñagan, bi egun festetan
Beti ere Harriatsu erdigune hartuta Osiñagako festak la­run­batean hasiko dira eguer­diko txupinazoarekin, bizikle­ta bira eta hamaiketakoa egin ondoren.  Musika, bertso­la­ri­ak, otorduak, pelota eta herri kirolak dira ekitaldi nagusiak bi egunetan. Laiotz, Tolosa ahizpak, Paolla, Andoni Men­dizabal, Joxe Angel ‘El Na­varro’, Aitor Mendiluze eta Unai Agirre dira izen propioak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!