Hernani Erabaki parte-hartze prozesua bigarren fasean sartu zen atzo; orain arte egindako proposamenak lehenesteko lehen saio egin zen eta bigarrena gaur izango da, 18:00etan udaletxean. Gai hauen inguruan egin diren proposamenen artean jarriko dira lehentasunak: Ingurumena, Hondakinak, Energia Argiztapena, Herri Segurtasuna eta Jarduera Fisikoa eta Kirola.
Saio ireki hauetan parte hartzea garrantzitsua dela azpimarratu zuen prozesua dinamizatzen duen Aztikerreko teknikariak. Lehen saioan hamar pertsona inguru egon ziren. Hirugarren eta laugarren saioak Biterin izango dira, ekainaren 5 eta 7an, 18:00etan.