Larunbat honetan egingo dute Herri Eskolan, ikasturte bukaerako festa. Goizean, aurpegia margotzeko txokoa, artisten txokoa, judo erakustaldia eta krosa izango dira Foru Plazan, eta erakusketa eta ikasleen dantza emanaldia frontoian. Gero, bazkaria egingo dute bertan; txartelak salgai daude ikastolan, Ikatzan eta Pastain dendan. Eta arratsadean, haur eta gurasoen emanaldiak, disko festa, barrene herrikoia eta apar festa izango dira.