Sei borrokako boxeo belada etzi, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 31a, 02:00

Boxeoa bueltan da Astiga­rra­gan, eta sei borrokako belada prestatu dute ostiral honeta­rako. Kiroldegian izango da, gaueko 22:00etan hasita.
Amateur mailakoak izango dira denak, eta elkarren kon­tra ariko dira, boxeolari hauek: Jon (Paco Bueno gimnasioa) eta Madi (Zumaia); Mohamed (Paco Bueno) eta Mikel (Eibar); Yosua (Paco Bueno) eta Ri­car­do (Anoeta); Aitor (Irun) eta Pablo (Burgos); Ander Altuna (Paco Bueno) eta Omar (Bur­gos); eta Ares (Irun) eta Jesus (Burgos). Hiru minutuko hiru asalto­ta­ra jokatuko dira denak.

Amateur mailako sei borroka izango dira, eta hiru minutuko hiru asaltotara jokatuko da borroka bakoitza.

Sarrerak salgai, kiroldegian eta Paco Bueno gimnasioan
Beladarako sarrerak, dagoe­ne­ko salgai daude, kiroldegian bertan eta Paco Bueno gimna­sioan. Aurrez erosita, 12 euro dira sarrera normala, 17 euro aulkian, eta 10 urte bitarteko haurrek 5 euro.
Egunean bertan takillan erosita, berriz, 15 euro izango dira sarrera normala, eta 20 euro aulkian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!