‘Ehunkaria’ aldizkaria sortu du EH Bilduk

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 31a, 02:00

Ehunkaria izenarekin, aldiz­kari berria argitaratu du Asti­garragako EH Bilduk. Helburua da, «EH Bilduren lana, eki­me­nak eta proposamenak herri­ta­rrengana zuzenean hela­raztea», eta horretarako, hiru hilean behin argitaratuko du aldizkaria.
Aurreneko alea, dagoe­ne­ko banatu dute etxez etxe; eta norbaitek jaso ez badu, in­ter­neten dauka eskuragarri, helbide honetan: issuu.com/ ehbilduastigarra/docs/ehunkaria-01_behinbetikoa. Bestela, fisikoki eskuratu nahi izanez gero, idatzi dezala emaila, helbide elektroniko honetara: astigarraga@ehbildu.eus.
Izenaren arrazoiak, hiru dira bereziki: «ehun egunero argitaratu nahi delako, herri­tarren arteko sarea ehuntze­ko tresna izan behar duelako, eta bat egiten duelako asti­gartarron oihu ezagunarekin, Ehun ta ehun, berrehun. Aupa Astiarra!», azaldu dute.
Aurreneko alean, labur­bil­du nahi izan dute azkeneko bi urteotan EH Bilduk kulturaren arloan egin duen lana: kultur etxe berria, udal espazioen be­rrantolaketa eta Sagardoe­txea. Hainbat berri labur ere jaso dituzte, auzoei, mugi­kor­tasu­nari edo aniztasunari buruz.

Batzarra, gaur arratsaldean
Gaur, berriz, batzar baterako deia egin die EH Bilduk, herri­tarrei. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Herri Eskolako are­to nagusian; eta bertan ezta­baidatuko dute, promotorak egin duen proposamena, kul­tur etxe berria egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!