Berezia izango da biharko ipuin kontaketa saioa, Ixabel Agirresaroberen eskutik: Pituxa clowntu kontari. Liburutegian izango da, 3-9 urte bitarteko haurrentzat, eta saio bakarra eskainiko du Agirresarobek, arratsaldeko 18:00etan.
Saioa hasi eta berehala konturatuko da Pituxa, ez dakiela ipuinak kontatzen... Zer egingo ote du?