Garagardo azoka irekitzeko, kirol saio barneratzaileak

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 3a, 02:00

Hernaniko Errugbi Elkarteak ekainaren 8tik 11ra egingo du Garagardo Azoka; aurtengoan, errugbi barneratzaileari protagonismoa emanez. Horregatik, datorren asteartean «kirolaren bitartez aniztasun funtzionala duten pertsonen gizarte inklusiboa aldarrikatzeko» saio berezia egingo da, 17:30etatik 20:30etara Tilosetan. Hainbat kirol erakustaldi ikusi eta probatzeko aukera izango da: pala, handbike, slalom, errugbia...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!