Eziko Udalekuak taldeak antolatuta, 5 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat jolasak izango dira bihar zortzi, datorren igandean, frontoian. Arratsaldeko 16:00etan hasiko dira, eta 18:00ak aldera arte luzatuko dira, bertsolarien saioa hasi arte. Azaldu dutenez, «urtero, begirale ikastaroaren bueltan antolatzen den ekimena da». Aurreko urteetan, Hernanin bertan, Villabonan eta Donostian egin izan dute.