Lau sarrera bikoitz zozketan, Kronikak

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 30a, 02:00

Datorren larunbatean erremonte jaialdi berezia antolatu du Oriamendik Galarretan. Bi aurrelari bi atzelariren aurka ariko dira eta gainera 500 euroko saria irabazi daiteke 2garren eta 3garren partiduko emaitzak asmatu edo gehien hurbiltzen denarentzat. Dobera-Kronikak lau sarrera bikoitz zozketatuko ditu: Doberako bazkideen artean bi eta Kronikaren irakurleen artean beste bi. Irakurleen artean parte-har­tze­ko bi modu egongo dira: iruzkina idaztea web guneko albiste honetan edo Fa­ce­booken partekatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!