Harro egoteko moduko asteburua egin zuten traineruko neskek. Espainiako Llaut Txapelketan parte hartu eta hirugarren postua lortu zuten, Tarragonan. Larunbatean sailkatze jardunaldiko denborarik onena egin zuten, final erdietarako zuzenean sailkatuz; igandean, finalerako txartela lortu, eta brontzezko domina eskuratuz.