Altzueta, Aldundiko sagardo lehiaketako finalean 10garrenez

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 30a, 02:00

Gipuzkoako upategi onena izatearen errekonozimendua lehiatuko duten sei sagardotegien artean izango da beste behin, Altzueta. Larunbatean, ekainaren 3an, jokatuko da Donostian. Urteetan desiratutako txapela eskuratzeko aukera izango du berriz ere Hernaniko sagardotegiak aurten, finalera beste inor baino gehiagotan iritsi bada ere, ihes egin baitio orain artean. Gaur arte antolatu diren 16 txapelketetako 10 finaletan izan da, eta ibilbide horretan, sei  aldiz lortu du bigarren saria eta behin, hirugarrena.
Lau urtez jarraian 2garren saria jaso ostean, txapela jantziko duten esperantzarekin doaz sagardotegi hernaniarraren arduradunak, Gipuzkoako upategi onena hautatuko duen Aldundiaren final honetara. Hala ere albiste da, sortu berri den Jatorrizko Izendapeneko Euskal Sagardoarekin aurkeztu dela Altzueta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!