EKAINEKO KZ Guneko ikastaroak ostegun honetan hasiko dira. Guztira, 7 ikastaro presentzial eta urruneko beste 4 egiteko aukera izango da, eta denetan izenematea zabalik dago, debalde. Interesa daukanak, Biteri kultur etxera jo dezake. Bestela, telefonoz deitu, 943 02 36 50ra, tutor.hernani@kzgunea.net helbide elektronikora idatzi edo www.kzgunea.eus webgunean erregistratu.
Oinarrizko Internet
- Internet KZgunea ikastaroa. Ekainaren 1etik 14ra, 11:00-13:00, euskeraz.
- Erosketa seguruak interneten. Ekainaren 29an, 11:00-13:00, gaztelaniaz.
-Ordainketa seguruak interneten. Ekainaren 27tik 28ra, 11:00-13:00, gaztelaniaz.
Software librea
- Ofimatika ikastaroa emango da ekainaren 1etik 14ra, 16:00-18:00, gaztelaniaz.
Google Apps
- Google ikastaroa. Ekainaren 14tik 23ra, 09:00-11:00, euskeraz.
- Youtube. Bideoak ikusteko baino gehiago. Ekainaren 29tik 30era, 09:00-11:00, gaztelaniaz.
Smartphoneak eta Tabletak
- Smartphoneak eta tabletak; lortu zure Android gailuen etekinik handiena. Ekainaren 15etik 23ra, 11:00-13:00 eta 16:00-18:00, euskeraz.
Urruneko Formazioa
- Ofimatika aurreratua. Ekainaren 5etik uztailaren 5era, gaztelaniaz.
- Android sistema eragilea. Ekainaren 5etik uztailaren 5era, gaztelaniaz.
- Sare sozialak. Ekainaren 5etik uztailaren 5era, gaztelaniaz.
- Skype eta Hangouts bitartez bideokonferentziak. Ekainaren 5etik 21era, gaztelaniaz.