Ostirala arte, ekainaren 2ra arte daukate ikasle berriek, Musika Eskolan aurrematrikulak egiteko aukera, 12:30etatik 14:30etara eta 15:30etatik 20:00etara. Aurten bi berrikuntza daude matrikulazioarekin lotuta. Lehendabizi, ate irekiak izango dira aukeran eta horretarako hitzordua egin beharko da 943 33 70 50 zenbakira deituta.
Bestetik, etzi ostegunean, kontzertu berezi bat antolatuko da Biterin, 19:00etan, Musika Eskola gertutik ezagutu nahi duenarentzat.
Pasa den astean bertan hiru kontzertu antolatu ziren. Asteazkenean akordei kontzertua eskaini zuten ikasleek Milagrosan eta Biterin teklatuarena. Azkenik igandean txistularien txanda izan zen.