Lurreko harri batzuk altxatu dira Andre Kalearen bukaeran, eta horiek konpontzeko lanak egingo ditu Udalak bihar hasi eta astebetez. Trafikoari itxi egingo zaio zati hori, baina kotxeek oinezkoentzako bidearen zati bat erabili ahal izango dute Zinkoeneako errotondara pasatzeko, eta inguruko garajeetara sartzeko ere, ez da eragozpenik izango.