Erabakitzearen alde, argazkia

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 28a, 02:00

Erabakitzeko eskubidearen alde, ekainaren 10ean Bilbon egingo den Itun Sozialaren aurkezpena babesteko argazki mosaikoa ateratzeko deia egin du gaur Gure Esku Dagok, 13:00etan Zinkoenean. «Era­ba­ki­tzeko es­ku­bidearen defen­tsan, hi­tzar­men sendo bat» izango da Ituna.
Era berean, ekainaren 10e­an Bilbora joateko autobus txar­­telak ere salduko dituzte, eta baita konpromiso-txartelak ere, Bilboko Euskadi En­pa­ran­­tzatik Plaza Eliptikora bi­de­an irudikatuko den galdera ikur erraldoia osatzeko. Hauek guz­tiak saltzen segiko dute as­te­ar­tetik ekainaren 9ra, 17:00etatik 19:15etara, lokalean eta kalean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!