Igerilekua prest izango da, ikasturte berrirako

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 28a, 02:00

Kiroldegiko igerilekua haun­ditzeko obrak lehengo urteko uz­tailean hasi ziren, eta aur­ten­go udararako bukatzea au­rrei­kusi zen. Baina Udalak ja­ki­narazi du «eraisteko lanak egi­terakoan arazo batzuk sor­tu» direla, eta horrek, «kirol az­pie­gitura zabaltzeko eguna atze­ratuko» duela. Hala ere, «ikas­turte berriari normal­ta­su­nez ekiteko prest egongo dela aurreikusten dute obra ar­du­radunek», Udalaren esa­netan.
Gainera, ikasturtea hasi bi­tartean hernaniarrek aukera izaten segiko dute, beste ki­roldegi batzuk erabiltzeko.

Hiru kiroldegi, aukeran
Obra bukatu bitartean, her­na­nia­rrek aukera izango dute Do­nostiako Paco Yoldi eta Etxa­­di kiroldegietako igeri­le­ku­­ak era­biltzen jarraitzeko, eta baita Astigarragako ige­ri­leku irekia erabiltzeko ere.  «Atze­rapenak erabiltzaileen­gan ahalik eta eragin txikiena izateko asmoz, Hernaniko Uda­lak Donostiako Udalarekin ados­tu du obrak amaitu arte hi­tzarmena lu­zatzea», azaldu du.

Segurtasuna eta irisgarritasuna, bermatuta
Sortu diren arazoen artean, se­gur­tasunarekin lotutakoak azal­du dira. «Batetik, jatorrizko planoetan agertzen ez ziren hor­mak eta zapatak agertu dira. Bestetik, zutabeen egoera kaxkarra zen, eta segurtasuna behar bezala bermatzeko, zu­tabeak indartzea erabaki dute obra arduradunek», azal­du du Udalak.
Igerilekuko obrak, hain zuzen, bi fase izan ditu, eta igerilekua haunditzeaz gain, helburuak izan dira energia berriztagarrien alde egitea, eta eraikinaren irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzea. Horrela, dagoeneko berritu dira aldagelak, optimizatu dira instalazio termikoak, eta erabiltzaileen ikuspuntua ere jaso da, «azpie­gitura ahalik eta erabilgarriena, egokiena eta efizienteena» izan dadin.

Ikastaro eskaintza berritua, inkesta egin ondoren
Hain zuzen, herritarren eta kiroldegiko erabiltzaileen beharrak zein diren jakiteko, inkesta egin du Udalak urte hasieran; «300 lagunek hartu zuten parte». Era berean, Jarduera Fisikoa eta Kirol Saileko arduradunak herriko eragileekin bildu dira.
Guztia kontuan hartuta, irailean martxan jarriko diren ikastaroetan hainbat be­rri­kuntza egingo dira: haurren ikas­taroetan, ikuspegi he­zi­tzai­lea txertatu da, igeri egiten ikas­tean umeen garapen in­te­grala ere bultzatzeko; helduen ikas­taro batzuetan tarteka egin ahal izango dira ura eta le­horra, aquagym eta spi­nning adibidez; 55 urtetik go­ra­koentzako eskaintza za­bal­duko da, adinekoak jarduera fisikoa egitera bultzatzeko; eta osasun arazoak dituzten kolektiboak jarduera fisikoa egi­tera gerturatzeko, jarduera be­reziak landuko dira, Osa­kidetzarekin elkarlanean.

Abuztuan, irekita
Hori guztia ikasturte berriare­kin jarriko da martxan, eta bai­ta igerilekua ere. Baina ki­rol­degiak irekita segiko du, bai­ta abuztuan ere, astele­he­ne­tik ostiralera 07:30-14:00 eta 16:30-20:30, eta larunbatetan, 09:00-13:300. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!